XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zaintze-lanakEtxe barruan erabiltzen ditugun landare gehienak tropiko inguruetan dute beren jatorria eta negutegietan haziak dira.
Hala ere, hemen ez ditugu hango tenperatura, argia eta hezetasuna.
Beraz, hona hemen oinarrizko aholku orokor batzuk.
Gero, landare bakoitzaren fitxak baldintza berezi eta berezkoak azalduko ditu.
AireztapenaEtxe barruan ditugun landareentzat aire freskoa beharrezkoa da.
Aireztapenak, gure landareen osasuna alde askotatik hobetuko du:
- Lurrin toxikoak egotzi egiten dira (berogailuarenak, pintura erabili berriarenak, etab.)
- Zurtoinak sendotu eta gaitzekiko erresistentzia hobetu egiten da.
- Tenperatura kontrola daiteke; beroaldietan batez ere.
- Hezetasuna kontrolatu, gaitzen erasoak eragotziz.
Aireztapena leiho edo ate bat irekiz egiten da.
Etxeko landareek sasoi aktiboan tenperatura epelak behar dituzte: egunez 25 ampdeg;C ingurukoak eta gauez 10 ampdeg;C ingurukoak.
Beren jatorrizko lekuetan landareak tenperatura handiagoetan bizitzera ohituta daude, baina hemen ez ditugu hango hezetasuna eta argitasuna.
Landare bakoitzaren zikloa ezagutzea oso garrantzitsua da, negua zein tenperaturatan igaro behar duen jakiteko batik bat.
Badira negu partean hotza (10 ampdeg;C-tik behera) behar duten landareak (
Landareen arerio nagusia tenperaturaren gora-behera azkarra da.
Egunetik gauerako tenperatura-aldaketa 8 gradutik gorakoa denean, ondorio latzak jasan ditzakete.
Tenperatura desegokien ondorioakBero handiegia:
- Loreek gutxi irauten dute.
Ireki orduko zimeltzen dira.
- Puja eta hosto luze eta ahulak.
- Beherakako hostoak.
Ertzak ihartu eta gero erori egiten dira.
Hotz handiegia:
Hostoak zimurtu, eta marroitu ondoren erori.
HezetasunaNahiz eta etxe barru beroetan tenperatura, argia, ureztaketa eta abarreko baldintzak maila egokian izan, hezetasunari eusten ez badiogu landarea ez da batere eroso garatuko eta hosto eta loreak galtzen hasiko da.
Landare gehienak %50eko hezetasunarekin ondo biziko dira.
Hala ere, etxe beroetan zenbat eta hezetasun handiagoa eduki, hainbat eta emaitza hobeak lortuko ditugu.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar landare asko inguruko airetik, ontziko lurretik baino gehiago hornitzen direla urez (
Landareen inguruan hezetasuna lortzeko era asko ditugu:
- Landareak multzoka jartzea.
Inguruko landareen hostoetatik eta lorontzietako lurretik lurrintzen den ura medio, inguru berezi bat sortuko da bere artean.
- Lorontziaren azpian, ontzi zapal batean, hartxintxarrak ipini eta tartean ura jartzea.